Leihatila digitala

Egoitza Elektronikoa

Ongi etorri Legazpiko Udaleko Egoitza Elektronikora

Legazpiko Udala etxean bertan, zain egon, ilara egin eta ordutegirik gabe

Egoitza Elektronikoa Udalaren bulegoen luzapen birtuala da eta zerbitzu elektroniko guztiak hartzen ditu. Edozein ordutegitan eta segurtasun osoz irits daiteke bertara. Egoitzan hiru zerbitzu motatarako bidea daukagu: informazio zerbitzuak, izaera publikoa duten zerbitzuak eta izaera pribatuko zerbitzuak.

  1. Informazio zerbitzuek Udalaren zerbitzuen informazioa eta nabigatzeko eta edukiak bilatzeko laguntza jasotzen dute.
  2. Izaera publikoa duten zerbitzuak ziurtagiri digitalaren beharrik ez dutenak dira, ez pertsona identifikatzeko, ezta izapidea sinatzeko ere. Mota honetako zerbitzuen zenbait adibide: instantzien deskarga, “sinadura elektronikorik gabeko” bolanteen eskaera, ordainagiriak ordaintzea edo lanpostu publikorako deialdiak begiratzea.
  3. Izaera pribatuko zerbitzuek ziurtagiri digitala behar dute, bai identifikaziorako, bai sinadura elektronikorako. Zerbitzu hauen zenbait adibide: norbere espedienteetara sartzea, jakinarazpen elektronikoak begiratzea, erregistro elektronikora sartzea sinadura elektronikoa duten instantziak bidaltzeko edo Hornitzaileen Atarira sartzea. Azken honetan, faktura elektronikoak aurkez daitezke.

Ordutegia

Urteko egun guztiak, egunean 24 orduz. Hala ere, egun baliogabe batean aurkeztutako instantziak hurrengo egun balioduneko lehenengo orduan egindakotzat joko dira.

Egoitza Elektronikoa, ahalik eta azkarren, erabat erabilgarri egon dadin eta zerbitzu eskaintza zabala izan dezan lanean ari da Udala.